viernes, 27 de mayo de 2011

Eraso sexistak

Kantak

Hemen dituzue jorratu ditugun dilemei buruzko bideoak, kantak etab

Aita baten maitasuna seme batekiko

16 hilabeteko ume bat koman dago baina inoiz gehiago ezingo da koma horretatikan atera. Bere aitak semeak gaizki pasatzen duela ikusirik bai eta bere bizitza makina baten menpe dagoela ikusirik bi aukera ditu:
Lehen aukera: Bere semea makina batek ematen dion oxigenoaz bizitzea betirako.
Bigarren aukera: Makina deskonektatu eta bere semeak azkenean lasai lo egin dezala aitaren ustetan makina baten menpe bizitzea ez delako bizitza.

Zer da dilema bat ¿?

Erruduna ala ez ¿?

Emaku batek tratu txarrak jasotzen ditu bere gizonarengandik . Honek eraso egiten dio bai psikologikoki bai  fisikoki ere. Gizona mozkorra iristen den egunetako batean, bere emaztea jipoitzen hasten da eta emakumeak bere defentsan honi labankadez hiltzatzen eta hiltzen du. Emakumea epaitua izaten da. Epaileak bi aukera ditu.
Lehen aukera : Emakumea kondenatu gizona hil egin duelako.
Bigarren aukera : Emakumea ez kondenatu bere burua defendatzeko egin zuelako.

miércoles, 25 de mayo de 2011

Tortura ¿?

Polizia saileko langile batek gaztetxe bateko gazte bat atxilotu du. Badakite gazte horrek jendea ezagutzen duela (E.T.A.ko kideak) eta inkomunikatu egiten dute informazioa ateratzeko asmoz. Bi aukera ditu:
Lehen aukera: Torturaren bidez atxilotuari badakiena esatera behartzea.
Bigarren aukera: Galderen bitartez informazioa ateratzen saiatzea. Honekin ezer lortu ezgero, amore eman eta atxilotua askatu .Azken finean bere eskubidea du ixilik egotera.


Dirua eman ala ez ¿?

Eskale batek dirua eskatzen dizu. Badakizu alkoholarekin arazoak dituela ( bistan da ) . Berak dio dirua jateko edota bere familiarentzako behar duela. Zuk aldiz, badakizu diru hori alkoholan xahutuko duela. 
Lehen aukera : Dirua eman eta berak egin dezala nahi duena.
Bigarren aukera : Dirua ez eman eta nolabait, ahal den neurrian,  bere arazoarekin lagundu .